Sanpedroak antolatzeko bilera irekia, maiatzak 23 astelehenean

2016/05/18

Aurten ekainaren 28 arratsaldean hasiko dira Sanpedroak. Jaiak antolatzen hasita dago Udal kultura saila eta dei egiten die herriko elkarte, talde edo banakakoei, beraien proposamenak aurkez ditzaten. Sanpedro jaiez gain, uztaileko eta abuztuko ekitaldiak ere aztertuko dira bilera horretan: Euskal Jai eguna, Gala gaua, Koadrila eguna, etab. Bilera maiatzak 23an, 18:30ean izango da Alondegian. Proposamenak aurrez aurkeztu nahi dituenak Alondegia kultur etxera jo dezake: kultura@zumaia.eus 943861056