SANTIAGO HONDARTZAREN EREMUKO ERREPIDEAN FORU ALDUNDIAK AURRERA ERAMANGO DITUEN LANEN BERRI EMATEKO BILERA IREKIA EGINGO DU UDALAK OSTEGUNEAN

2017/06/13

Bilera Alondegiako Oxford aretoan izango da goizeko 11:00etan eta bertan izango dira Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako Bide azpiegituretako diputatua eta Oier Korta, Zumaiako alkatea.

Urte ugari egin dituzte zumaiarrek Santiagoko hondartzaren egokitzapenaren zain. Bi hilabete atzera, Zumaiako Udalak Espainiako Gobernuko Kostetako Zuzendaritza Nagusiak eremua egokitzeko hartutako konpromisoaren berri eman zuen eta konpromiso hori errealitate bilakatzear dago Estatuko aurrekontuen behin-betiko onarpenarekin.

Oraingoan, ordea, Santiago hondartzaren eremua egokitu eta hobetzeko bideari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako errepidean egingo dituen lanen berri eman nahi du Udalak eta proiektu hori aurkezteko bilera irekia antolatu du, Aldundiarekin batera,  datorren ostegunean, hilak 15.

Bilera Alondegiako Oxford aretoan, goizeko 11:00etan eta bertan izango dira proiektuaren nondik norakoak azalduz Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako Bide azpiegituren Diputatua eta Oier Korta, Zumaiako alkatea.