TRAFIKO ETENAK BIZIKLETA EGUNEKO TXIRRINDULARI LASTERKETA DELA ETA

2017/06/14

Datorren larunbatean, hilak 17, Bizikleta Eguna ospatuko da Zumaian eta antolatutako ekintza ezberdinen artean, 16:00etatik 17:30era bitarte txirrindulari lasterketa egingo da. Ondorioz, honako kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat, aipatutako ordutegian:

-          Axular ibiltokia

-          Bidabe Azpia kalea

-          Bonbillobekoa kalea

-          Bidezarreta kalea

-          Jadarre auzoa

16:45etik 17:00etara bitartean trafikoa zabalduko da bertako bizilagunek ibilgailuak sartu/atera ditzaten.