TRAFIKO MOZKETA ESPAINIAKO TXIRRINDULARI ITZULIA DELA ETA

2016/08/26

Irailaren 2an 13. Etapa igaroko da Zumaiatik eta ondorioz, herriko irteerak itxita egongo dira 13:00-14:15 bitartean.

Lasterketa Bilbon hasi eta Urdazubi Dantxarinean amaituko da eta txirrindulari itzulia 14:00 inguruan igaroko da Zumaiatik. Segurtasuna dela eta,  errepidea 13:00etan itxiko da eta halaxe mantenduko da 14:15ak arte. Mozketa honek ez du eraginik izango herri barruan eta soilik Estazioko biribilgunea eta Narrondorako norantzan aurkitzen den beste biribilguneko irteerak itxiko dira.

Etapako informazioa zehatza hurrengo helbidean topatu ahal izango duzue:

http://www.lavuelta.com/la-vuelta/2016/es/etapa-13.html