Turismo Planeko lehen laborategia partaidetsua izan zen

2017/09/13
71 lagunek hartu zuten parte eta 7 lan-taldetan banatuta, turismoarekin lotutako zenbait gai landu, eztabaidatu eta partekatu zituzten.

Atzo ospatu zen Turismo Plana garatzeko lehen laborategi parte-hartzailea, non, Igor Calzada doktorearen gidaritzapean, alor ezberdinetatik eratorritako 71 lagunek, 7 lan-taldetan banatuta, turismoarekin lotutako hainbat gai landu eta eztabaidatu zituzten, baita ideiak eta ekarpenak partekatu ere.

Ildo horretan, laborategi hori arrakastatsu eta eraginkorra izan dela adierazi du Udalak eta kide guztien partaidetza itzela ere nabarmendu eta eskertu ditu.

Datorren saioa azaroaren 10ean ospatuko da eta bien bitartean, Udalak zein Translokal enpresa kideek gogor jarraituko dute lanean Planaren garapenean. Horrekin lotuta, Udalak gogorarazi du udaletxeko zein turismo bulegoko ateak zabalik jarraitzen dutela uneoro herritarren ekarpenak jasotzeko, baita turismoplana@zumaia.eus helbideak ere.

Atzoko saioko argazkia