Udal Elkarteak onartu berri dituen 2017ko diru-laguntzen programa aurkezteko prentsaurrekoa egingo du

2017/07/14

Aurkezpena uztailaren 19an izango da, 12:00etan Udal Elkartearen egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak 2017-07-07an egindako bileran diru-laguntza deialdia onartu berri du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Guztira, 230.000,00 euro emango dira diru-laguntzatan.

Programa horren berri emateko prentsaurrekoa antolatu du datorren asteazkenean, hilak 19, 12:00etan Udal elkartearen egoitzan.