UDALEKU IREKIEN INGURUKO GURASO BILERA EGINGO DA OSTEGUNEAN

2017/06/13

Gainean ditugu jada aurtengo Udaleku Irekiak, eta horiek hasi aurretik, guraso bilera bat egingo du Udalak datorren ostegunean Aita Marin. Bertan haur bakoitza zein taldetan egongo den azaldu eta programazioaren berri emango zaie gurasoei. Horrez gain Udalekuen inguruko zenbait gai landu eta zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izango dute, baita galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere.

BILERAK:

 Euskaraz:

          Ekainak 15, osteguna, 17:00etan  Aita Mari aretoan.

Gazteleraz:

         Ekainak 15, osteguna, 17:45ean Aita Mari aretoan.