UDALEKU MUSIKALEN INGURUAN OHARRA

2017/05/16

HH2ko haurrek udalekuetan izena emateko aukera izango dute, betiere epe barruan (ekainak 16), 3 urte beteta eta gutxieneko autonomia maila badute.

Musika modan" lelopean, uztailaren 17tik 28ra bitartean, goizeko 09:30etik 13:30era, udaleku musikalak egingo dira Zumaian, abuztuan ospatzen den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurrekari gisa.

HH2 eta LH6 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere. Udalekuak aisialdirako ekintzaz gain, helburu hezitzailea duen jarduera dira, eta horrek haurren gutxieneko autonomia bat eskatzen du. HH2ko haurrek parte hartzeko aukera izango dute dute, betiere 3 urte beteta badituzte eta gutxieneko autonomia maila bat badute: pardela kenduta, eskolan egoten ohituta…

Horrez gain ezinbestekoa izango da noski, izen emate epe barruan matrikulatzea (ekainak 16) edo taldeak osatu arte..