Udaleku Musikaletarako izen-emateak zabalik, ekainak 17 arte

2016/05/02

Uztailak 18-29 bitartean izango dira Udaleku Musikalak, 9:30-13:30 ordutegian, 3-12 urte bitarteko haurrentzat. Ubillosen izango dira eskolak, eta prezioa aurreko urteetakoa: 80€, eta familia ugarientzat 65€

Izena emateko Alondegia kultur etxera ekarri behar dira Izen emate orria sinatuta, eta ordainagiria. Emailez bidaltzeko aukera ere badago, kulturetxea@zumaia.eus helbidera.

Informazio guztia hemen, zalantzak izanez gero kultur etxera deitu 943861056 edo kulturetxea@zumaia.eus
Laburrean:
 · LEKUA: Ubillos Musika Eskola. Zumaia
· DATA: Uztailaren 18tik 29ra.
· IRAUPENA: Bi aste, astelehenetik ostiralera.
· ADINA: 3 - 12 urte.
· PREZIOA: 80 €. Familia ugariak: 65€.