XXXIII. HERRI LASTERKETA OSPATUKO DA OTSAILAREN 18AN ZUMAIAN

2017/01/27

Heldu zein haurrek parte hartu ahal izango dute eta interesdunek www.kirolprobak.com webgunean izena eman beharko dute otsailaren 18a baino lehen. Haurrek maila ezberdinetan banatuta egingo dute korri eta helduek, emakume zein gizonek, lasterketa laburra (5.600 metro) edo luzea (10.200 metro) egiteko aukera izango dute.

Datorren otsailaren 18an, larunbata, Zumaiako herri lasterketaren XXXIII. edizioa ospatuko da. Dagoeneko zabalik dago lasterketan izena emateko epea, beraz, interesdunek otsailaren 18a baino lehen apuntatu beharko dute www.kirolprobak.com webgunean.

Lasterketak

Lasterketa guztiak Eusebio Gurrutxaga plazan hasi eta bukatuko dira. Lehenik eta behin, 15:45ean, haurren herri lasterketari emango zaio hasiera. Maila ezberdinetan banatuta egingo dute korri eta lasterketan izen ematea guztiz doakoa izango da.

-          15:45ean alebinak (2005-2006an jaiotakoak): 1.100m

-          16:10ean infantilak (2003-2004an jaiotakoak) 2.200m

-          16:25ean benjaminak (2007-2008an jaiotakoak): 300m

-          16:30ean aurre benjaminak (2009-2010ean jaiotakoak): 300m. Azken hauek guraso batez lagunduta parte hartu beharko dute.

Haurren korrika saioa amaituta, 17:00etan, helduen lasterketaren txanda izango da. Kasu honetan, parte hartzaileek bi lasterketen artean aukeratu ahal izango dute; laburra bata, 5.600 metrokoa, eta luzea bestea, 10. 200 metrokoa.  

Helduen kasuan, lasterketa laburrean parte hartu ahal izateko 11€ ordaindu beharko dituzte eta luzerako, aldiz, 13€. Txip horia izanez gero, lasterketetako kostua 2€ merkeagoa izango da eta gainera, korrikalariek kirolprobak.com-ek antolatzen duen ligan parte hartzeko aukera izango dute.

Sariak:

Sari banaketa 18:30ean hasiko da Eusebio Gurrutxaga plazan. Bertan, lasterketa labur zein luzeko lehen hiru emakumezko eta hiru gizonezkoek sari bereziak jasoko dituzte.

 

Hona hemen ibilbidea: