ZIKLOMOTORREN IAT AZTERKETA MAIATZAREN 8AN EGIN AHAL IZANGO DA ZUMAIAN

2017/04/15

Azterketa Estazioko industria gunean dagoen brigadaren pabilioian egingo da goizeko 09:00etatik 14:00ak arte eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan.

Datorren maiatzaren 8an, ziklomotorren jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote motorrari Estazioko industria gunean dagoen brigadaren pabilioian. Ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00ak bitartekoa izango da eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan.

Horrez gain, azterketa egin ahal izateko honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  • Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez)
  • Zirkulazio-baimena
  • Derrigorrezko asegurua
  • Titularraren NAN zenbakia

Azterketaren prezioa 27.05€koa izango da.