ZUMAIA KURSAAL ESKURA EGITASMORA ATXIKI DA

2017/04/11

Kursaal Eskura proiektuarekin bat eginez, Zarautz eta Getariarekin batera, Kursaal Zentroak berak atontzen duen kultur-programazioa herritarren eskura jarriko du aurrerantzean Zumaiako Udalak.

Kursaal Eskura da Kursaal Eszena eta Gipuzkoako udal ezberdinen  elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu honek, Kursaal Zentroak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, dohaneko autobus zerbitzua eskaintzen da; Gipuzkoako udalerri ezberdinetatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzultzen den autobusa hain zuzen ere.

 Gaurdaino, Kursaal Eskura proiektuak eta dohaneko autobus hauek, Urola Garaia, Debagoiena eta Debabarreneko eskualdeak lotu dituzte Donostiarekin. Orain Zumaiako Udala egitasmo horretara atxiki da eta Zarautz eta Getariako udalekin batera, Urola Kostako eskualdea ere egitasmoaren barne izango da. Donostiara gerturatzeko lehen aukera, horrela, apirilaren 22an izango da. Egun horretan Tchaikovsky Symphony Orchestrak “Beltxargen aintzira” eskainiko du Kursaal Auditorioan, eta kontzertu hori gozatu nahi izanez gero, pausu hauek jarraitu beharko dira:

Prozedura:

  • Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: http:// www.sarrerak.kursaal.eus
  • Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute: kulturetxea@zumaia.eus / 943 861056
  • Autobusa 18:40tan abiatuko da Aita Mari zine pareko geltokitik.
  • Ordu Gaztea: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da:

Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Kasu honetan, lehen hitzordu honetarako izen-emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea) apirilaren 18an amaituko da.