ZUMAIAK, UROLA KOSTAKO GAINERAKO UDALERRIEKIN BATERA, BERE TURISMO ESKAINTZA AURKEZTU DU GAUR EXPLORE SAN SEBASTIAN REGION TURISMO BULEGOAN

2017/04/20

Maiatzean tokiko izaerari eta itsas tradizioari loturako hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean: antxoa eguna (Getaria), Arrantzale eguna (Getaria), Landare azoka (Aia), San Telmo jaiak (Zumaia), Danbolin fest (Orio) eta Munduko Surf Txapelketa (Zarautz).

“Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde” ekimenaren barruan, gaur Urola Kosta eskualdea aurkeztu da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan.

Ekimen honen bidez, Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskaintzen dituzten aukera guztien berri eman nahi zaie bai gipuzkoarrei, bai eta lurraldea bisitatzen duten turistei ere. 

Ostiraletik aurrera, aste osoan egongo da Urola Kosta San Sebastian Region bulegoan, bisitarien eskura jarriz eskualdeak duen eskaintza oparoa. 

Tokiko izaerari eta itsas tradizioari loturako hainbat ekitaldi ditugu maiatzean Urola Kostako eskualdean:
 
• Munduko Surf Txapelketa (Zarautz), apirilaren 19tik 23ra.

• San Telmo jaiak (Zumaia), arrantzale tradizioaren loturiko jaien ospakizuna, apirilaren 22tik 24ra eta apirilaren 29tik maiatzaren 1era.

• Landare azoka (Aian), apirilaren 29-an eta 30-ean.
• Antxoa eguna (Getarian), maiatzaren 5ean

• Arrantzale eguna (Getaria), maiatzaren 7an.

• Danbolin fest (Orio), maiatzak 13  
 

Halaber, Kosta Gastronomikaren eskaintza, eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da; mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta. PARRILLA  da eskualdearen enbaxadore nagusia. Honetaz gain, herri bakoitzak ere badu berea, Zumaiaren kasuan, flyscheko olagarroa.