ZUMAIAK MERKE AZOKA OSPATUKO DU ASTEBURUAN

2016/07/22

Merkatari elkarteak eta Udalak, elkarlanean antolatutako outlet merkatua, Amaiako plazan egingo da uztailaren 23 eta 24an.

Datorren asteburuan, Amaiako plaza milaka deskontuz jositako azoka bilakatuko da zumaiarrentzat. Bertan, herriko 11 dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, %70era bitarteko deskontuekin. Asteburu hau beraz, dudarik gabe, erosketak egiteko aukera bikaina izango da herritarrentzat.

Horiek horrela, hainbat karpa jarriko dira plazan eta bertan, bereziki, kirol eta kale arropa eta oinetakoak aurkitu eta erosi ahal izango dituzte zumaiarrek.

Azoka berezi hau larunbat zein igandean egingo da, goizeko 10:00etatik gaueko 20:00ak bitarte. Bien bitartean, herria, musikaz girotuta egongo da eta DJonen emanaldiak ere izango dira herritar guztiak animatzeko. Etxeko txikienentzat ere, puzgarriak egongo dira plazan bertan.

Merke azoka, Udalak eta merkatari elkarteak antolatu dute elkarlanean, tokiko merkataritza indartu eta honi bultzada emateko xedez. Udalak, herritar guztiak animatzen ditu azoka berezi honetan parte hartu eta bertako produktuez gozatzera.