Zumaiak udako merke azoka ospatuko du asteburuan

2017/07/20

Merkatari elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako outlet merkatua Amaia plazan egingo da uztailaren 22, 23 eta 25ean.

Datorren asteburuan Amaia plaza milaka deskontuz jositako azoka bilakatuko da zumaiarrentzat. Bertan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Zumaia Elkarteko dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, aparteko deskontuekin. Asteburua beraz, erosketak egiteko aukera bikaina izango da herritarrentzat.

Azoka berezi hori larunbat zein igandean egingo da, baita hilaren 25ean ere, Santiago eguneko jai eguna aprobetxatu eta ospatzeko. Bien bitartean, egunean zehar Dj bat egongo da herritarrak girotu eta animatzeko eta etxeko txikienentzat ere, puzgarriak egongo dira plazan bertan.

Udako merke azoka Udalak eta merkatari elkarteak antolatu dute elkarlanean, tokiko merkataritza indartu eta honi bultzada bat emateko xedez. Udalak herritar guztiak animatzen ditu azoka berezi horretan parte hartu eta bertako produktuez gozatzera.