GAUR GOIZEAN IZANDAKO INDARKERIA MATXISTA KASUA GAITZETSI DU ZUMAIAKO UDALAK

2017/03/07

Gertakari hori salatu eta Emakumearen Nazioarteko egunarekin bat egiteko Berdintasun Foroak antolatutako elkarretaratzera deitu ditu Udalak herritarrak, bihar arratsaldeko 20:00etan Saregileen plazan.

Zumaiako  Udalak jakinarazi du, herriko emakume batek salaketa jarri duela gaur goizean bikotekideak egindako erasoagatik.

Indarkeria matxista kasua salatzeko eta bihar ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko, bihar, 20:00etan, Saregileen plazan, Berdintasun Foroak antolatutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die Udalak herritarrei. “Zumaiako Udalak, generozko edozein motako erasoaren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”.

Halaber, elkartasuna adierazi dio Udalak erasoa jasan duen emakumeari zein bere hurbilekoei.