Agenda

RSS icon
Santelmoak 2017

Santelmoak 2017

2017/04/21 20:00 - 2017/04/30 Zumaia

Apirilak 21-30. Hemen egitarau osoa.

Gehiago irakurri

Erakusketa: 'Gorputzak', Olatz Goiburu + Pelex

Erakusketa: 'Gorputzak', Olatz Goiburu + Pelex

2017/04/28 19:00 - 2017/05/14 Oxford aretoa

Badira giza-gorputzak bezala ezagutzen ditugunak. Hain zuzen, horretan datza gehienbat gure erakusketa: gorputzak bere osotasunean, hainbat, eta denak elkarren artean ezberdinak. Bakoitzak gordetzen duen xarmarekin, noski. Gorputzak bere emozio, sentsazio, bibrazio eta mugimenduekin sortzen diren ideiekin batera, irudi eta formekin; guzti horien ikerketaren gaineko sormenean oinarritzen dira gure lanak. Azken finean, gorputzak ematen duen jokoarekin, bere kolore zein bolumenekin eta benetan duen garrantziarekin; bertan islaturik zentzua emango dio, guk nahi izan dugun emaitza onenarekin, 'Gorputzak' erakusketa honi.

Gehiago irakurri

Solasaldia: 'Espiritualidad y feminismo. Estructuras machistas de poder en las religiones'

2017/04/28 19:30 Foronda

Mari Jose Arana, Gune elkartearen eskutik

Gehiago irakurri

Santelmotan Gari, Montxo eta Joselontxo

Santelmotan Gari, Montxo eta Joselontxo

2017/04/30 17:00 Aita Mari

Badatoz pailazoak! Eta kolore zoragarriz eta musikaz betetako mundua dakarte!

Gehiago irakurri

Dokumentala: 'Ama, nora goaz?'

Dokumentala: 'Ama, nora goaz?'

2017/05/03 19:00 Aita Mari

Gerra Zibilean Zumaiatik eta beste herri batzutatik kanporatu zituzten emakumeen bizipenak jasotzen ditu Iban Gonzalezen dokumentalak. Doan izango da emanaldia. 1937ko neguan Gipuzkoako 14 herritatik 1000 emakume bota zituzten seme-alabak besotan hartuta. Orduko oroitzapen latzak gogora ekarri dituzte Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiainek, Bárbara Rivas eta Esther Remiro aktoreen laguntzaz

Gehiago irakurri

Zine Forum: 'Fuego en el mar'

Zine Forum: 'Fuego en el mar'

2017/05/04 22:00 Aita Mari

Lampedusa irlara hurbiltzen diren milaka iheslariren egoera aztertzen duen dokumental honek, iazko Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza eskuratu zuen.

Gehiago irakurri

Antzerkia: 'Mami Lebrun', Xake produkzioak

Antzerkia: 'Mami Lebrun', Xake produkzioak

2017/05/05 22:00 Aita Mari

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek...

Gehiago irakurri

"Irakurri matte" irakurle taldea

2017/05/09 18:00 Alondegia

'Ehiztariaren isilaldia', Luis Garde. 2016 urteko Euskadi literatur sari nagusia eraman zuen nobela.

Gehiago irakurri

Antzerkia: 'Sweeney', Eromen produkzioak

Antzerkia: 'Sweeney', Eromen produkzioak

2017/05/12 22:00 Aita Mari

Benjamin Barker, bere sorterrira itzuli da hainbat urteren ondoren, iraganeko kontu ilunen mendeku bila; Emakume Ikusezinak hegalik gabe askatasun bila dabiltza; hauek eta beste hainbat pertsonaiek argituko dituzte Londres beltzeko gertaerak. Stephen Sondheim-en Sweeney Todd musikal ezagunean oinarritutako antzezlana da. Zuzeneko musikak eta erritmo desberdinak eramango dituzte ikusleak ezusteko amaierara.

Gehiago irakurri

Zine Forum: 'El viajante'

Zine Forum: 'El viajante'

2017/05/18 22:00 Aita Mari

Atzerriko pelikula onenarentzako Oscar saria eskuratu duen filma: gertaera larri batek barneraino ukituko du bikote bat, euren harremana kolokan jarri arte; atzealdean, Teherango bizimoduaz eta egoera sozialaz zertzelada zorrotzak.

Gehiago irakurri

Antzerkia haurrentzat: 'Baserrian Amets', Eidabe

Antzerkia haurrentzat: 'Baserrian Amets', Eidabe

2017/05/21 12:00 Aita Mari

Amets neska gazte bat da. Patata eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagaiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaikoa eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du. Antzezlan labur honekin 3-6 urte bitarteko umeei gure elikagaiak eta haien jatorria erakutsi nahi zaie. Samurtasunez, gainera, ume baten eta amamaren istorio honetan musika eta antzerki jolasa nahastuko dira.

Gehiago irakurri

Zine Forum: 'Comanchería'

Zine Forum: 'Comanchería'

2017/06/01 22:00 Aita Mari

Langabezian dauden bi anaiek bankuei lapurreta txikiak egiten dizkiete krisi ekonomikoak jotako Texasen.

Gehiago irakurri

"Irakurri matte" irakurle taldea

2017/06/13 18:00 Alondegia

"Hauts haietatik" (Unai Villena, bertan izango da)

Gehiago irakurri

« Apirila 2017 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930