Erakusketa - Usoa Fullaondo: "Chándal"

Noiz
Non
Oxford aretoa

More information about this event…

Oxford aretoan, urriak 28 - azaroak 13

Irekiera: urriak 28, 19:30

Egunero 18:00-20:00, jaiegun eta asteburuetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00

CHANDAL erakusketa 2012ko udatik burututako lan prozesuaren ondorio eta isla da. Objektu-afekzioetatik eratutako eta hutsalkerien atlasetik sortutako marrazki, objektu, koadro eta instalazioak aurretiaz zehaztugabeko eran eraikitzeko moduak bideratzen ditu. Era errepikakorrean aurkitutako materialak eta bizitako esperientzi atalak, egunerokotasunaren testuinguruan bereizi egiten direnak, gosaltzeko eta nor bere baitan biltzeko ekintzan, astean hiru edo lautan korrika egiterakoan edo izerditzerakoan. Korrika aritu zein estudioko mahaian, paretetan edo zorutik lanean aritzea eta zerbait gertatzea goma-apar zati apurtu bat, limoi bat, lorea edo egur puska bat eta gure artean. Egiten ekitea eragin eta bideratzen duten izate sentikorrak, ekintza berria pizten dutenak. Gauza arroztuak eta zenbait esangura sakonen artean egituratzen diren konstelazioak konfiguratzeko eguneroko tentsioek eragiten duten bizi-suspentsioa.Chandal