Flyscharen ibilbidea

Joan-etorriko nabigazioa egingo dugu Zumaia eta Mutriku artean, Debatik pasatuz, Geoparkeko kosta ikuspegi geologikotik eta kulturaletik ezagutzeko. Txangoan zehar, flyschari buruzko azalpenak emango dizkigute, baita eskualde honetan oso garrantzitsuak izan ziren bizimodu eta ohiturei buruzkoak ere: ontzigintza Zumaian, merkataritza Deban eta balea-arrantza Mutrikun. 45 minutuko tartea izango dugu geure kabuz Mutrikuko portua eta herrigune historikoa bisitatzeko, monumentu multzo izendatua izan zena.