Hitzaldia: 'Euskararen erabilera Zumaiako kaleetan'

Noiz
Non
Oxford aretoa

Belen Urangaren hitzaldia, 'Euskara, bestela ez gara' zikloan

Urtero bezala, hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak . Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan eta zikloarekin amaitzeko, martxoaren 8an, Euskararen erabilera Zumaiako kaleetan izeneko solasaldia aurkeztuko du Belen Urangak.  2016an Zumaiako kaleetan egindako erabileraren neurketaren datuak emango ditu hizlariak. 2011n baino gehiago edo gutxiago hitz egiten da euskaraz Zumaian? Gure gazteen erabilera handitu ala murriztu egin da? Galdera horien eta beste askoren erantzunak jakin ahal izango dira azken hitzaldian.

2017.2.15-3.8 Euskara, bestela ez gara