Hitzaldia: Maialen Lujanbio 'Konpasaren orratza'

Noiz
Non
Oxford aretoa

EUSKARA, BESTELA EZ GARA zikloan, 'Konpasaren orratza euskaratik zirkuluak marrazteko' hitzaldia

Urtero bezala, hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak . Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan. Otsailaren 22an, KONPASAREN ORRATZA euskaratik zirkuluak marrazteko izenburua duen hitzaldia emango du Maialen Lujanbiok. Gizarte eta aro eleaniztun honetan, zail egiten zaigu askotan euskararen balioa eta funtzioa azaltzea, baita jokamoldea antolatzea ere. Bertsolaritzak balio ote dezake bestelako jardunentzat, gizartearentzat, hizkuntzaren gaineko politikentzat, adibide moduan?  Horrelako hainbat galdera erantzungo ditu Lujanbiok bere solasaldian.

2017.2.15-3.8 Euskara, bestela ez gara

Hurrengoak honako hauek izango dira:

 

Martxoaren 1ean, aldiz, Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian? galderari  erantzungo dio Idoia Etxeberriak. Badihardugu elkartea Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen ari da 101l.ahotsak.eus webgunean eta horien artean Zumaian hitz egiten direnak ere jaso ditu. Hitzaldi horretan, beraz, Zumaian egindako elkarrizketen nondik norakoak azalduko ditu: zenbat elkarrizketa egin diren, zenbat hizkuntza jaso diren... Ondoren, Zumaia eleanitza dokumental laburra ikusteko aukera ere izango da, egindako elkarrizketen emaitza azaltzen duena, alegia.

Hitzaldi zikloarekin amaitzeko, martxoaren 8an, Euskararen erabilera Zumaiako kaleetan izeneko solasaldia aurkeztuko du Belen Urangak. Azken saio honetan 2016an Zumaiako kaleetan egindako erabileraren neurketaren datuak emango ditu hizlariak. 2011n baino gehiago edo gutxiago hitz egiten da euskaraz Zumaian? Gure gazteen erabilera handitu ala murriztu egin da? Galdera horien eta beste askoren erantzunak jakin ahal izango dira azken hitzaldian.