Musika Jaialdia - Tio Teronen Semeak: 'FreshCool'

Musika Jaialdia amaitzeko, dantza ikuskizun freskoa eta umorez betea, orain arte inoiz ikusi ez den bezala.
Noiz 2017/08/13
20:00
Non Odieta
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

FreshCool

Kuadrillakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da ordea.

Tio Teronen Semeak

Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldea sortzeko. Bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. Urtetan zehar, eta gaur egun arte, euskal dantza tradizionalean murgildurik dauden dantzariak eta musikariak dira, baina, oraingoan, ez dute horrelakorik eskainiko. Dantza eta musika estilo desberdinak joan eta etorriko dira, nahastu eta aldenduko dira; patroi zehatz bat jarraitu gabe eta ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.

« Abuztua 2017 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031