Zumaia-Deba-Zumaia mendi-irteera

Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Ohar garrantzitsua: Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.

Eguraldiagatik irteera bertan behera geldituz gero, Flyscha oinez" irteera egiteko aukera eskainiko da.