Albisteak

RSS icon
Bixigua, Olagarroa, Txakolina, Gazta eta bertako produktuak dastatzeko aukera emango digu Kosta Gastronomikak

Bixigua, Olagarroa, Txakolina, Gazta eta bertako produktuak dastatzeko aukera emango digu Kosta Gastronomikak

2016/06/18

Kosta Gastronomika ekimena aurkeztu dute eskualdeko udalek, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo eskaintza gastronomiaren altxorretan oinarrituz. Parrilla, txakolina, bisigua, azoka, gazta eta flyscheko olagarroa dira Urola Kosta eskualdeko gastronomiaren ordezkari garrantzitsuenetakoak, eta hauek ezagutzeko esperientziak egiteko aukera eskainiko du Kosta Gastronomika ekimenak.

Gehiago irakurri

Mundu mailan ezaguna den ondarea ezagutzeko bisitak egunero

Mundu mailan ezaguna den ondarea ezagutzeko bisitak egunero

2016/06/18

Udako denboraldia hastearekin batera lurralde honetan dugun ondare geologikoa nahiz kultur ondarea ezagutzeko Geoparkeak eskaintzen dituen bisita gidatuen eskaintza asko zabaldu da eta egunero bisitaren bat egiteko aukera ematen du.

Gehiago irakurri

Egunero bisita gidatuak egiteko aukera Aste Santuan

Egunero bisita gidatuak egiteko aukera Aste Santuan

2016/03/18

Martxoaren 22tik apirilaren 3ra egunerako gutxienez bisita gidatu bat edo gehiago programatu ditu Geoparkeak Aste Santu honetarako. Aukera zabala izango da eta bisita batzuek euskaraz ere izango dira. Aste Santuan oporretara kanpora joateko asmorik ez ba duzu, bertan egin dezakezu turismoa. Ezagutu itzazu zure herriko altxorrak!

Gehiago irakurri

Europako Geoparkeen 37. Biltzarra bihartik aurrera

Europako Geoparkeen 37. Biltzarra bihartik aurrera

2016/03/15

Bihartik hasi eta larunbata arte (Martxoak 16-19 bitartean) Europako Geoparke guztietako ordezkariak bilduko dira Euskal Kostaldea UNESCOren Munduko Geoparkean.

Gehiago irakurri

Geoparkeak Unescon daudela aurkeztu dute Fitur azokan

Geoparkeak Unescon daudela aurkeztu dute Fitur azokan

2016/01/21

Azaroaren 17az geroztik Geoparkeak Unescon daudela aurkeztu zuten atzo Fitur azokan

Gehiago irakurri

Turismoko Udal Agintariak Fitur-en dira

Turismoko Udal Agintariak Fitur-en dira

2016/01/20

Zumaiako Alkate Oier Korta, Turismoko Zinegotzi Jon Iraola eta Teknikaria Esti Irureta Madrilen egiten den turismoko azoka ezagunean dira Zumaia ordezkatzen.

Gehiago irakurri

Gabonetako ekintzak, prest

Gabonetako ekintzak, prest

2015/12/02

Sartu gara abenduan. Gabon garaia gero eta gertuago dago, beraz, eta Zumaiako Udalak herriko Merkatari Elkartearekin hainbat ekintza antolatu ditu herria girotzeko.

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren Munduko Geoparke izendapena eskuratu du

2015/11/19

UNESCOko 195 Estatu Kideek ebatzi dute izendapen berri bat sortzea: UNESCOren Munduko Geoparkeak. Munduan dauden 120 Geoparkeek, horien artean Euskal Kostaldeko Geoparkea (Zumaia-Deba-Mutriku), UNESCOk aitortutako toki izatera pasatu dira.

Gehiago irakurri

Olarro Eguneko XI. Argazki Rallyko sariak banatuko dira ostegunean

Olarro Eguneko XI. Argazki Rallyko sariak banatuko dira ostegunean

2015/10/23

Olarro Eguneko XI. Argazki Rallyko sariak banatuko dira ostegunean, urriak 29, Alondegian. Azken urteetan egin ohi den bezala gai desberdinekin bilduma bat egiteko eskatu zitzaien parte hartzaileei eta bilduma onenak sarituko dira.

Gehiago irakurri

Surf eta Bodyboard Txapelketa astebukaeran

Surf eta Bodyboard Txapelketa astebukaeran

2015/10/22

Surferako olatu onak iragarri dituzte eta txapelketa asteburu honetan egitea erabaki du ZISKEk. Hasiera batean txapelketa osoa egun bakarrean jokatzea zen asmoa, baina 60tik gora lagunek eman dute izena eta larunbatean, urriak 24an, hasi eta igandean,urriak 25ean, amaituko da.

Gehiago irakurri

Urola Kostako turismo eskaintza Bilbon

Urola Kostako turismo eskaintza Bilbon

2015/10/15

Urriaren 16, 17 eta 18an karpa jarriko da Bilboko Areatzan, gure eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko.

Gehiago irakurri

Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko da

Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko da

2015/10/14

Euskal Kostaldeko Geoparkearen apustu nagusia da irteera gidatuen eskaintza zabala mantentzea. Irteera horien kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da ondo trebatutako gidariak edukitzea, horiek izango baitira lurraldearen balio nagusiak interpretatu eta modu erakargarrian bisitariei azalduko dizkietenak. Neurri handi batean, gidarien gaitasunarekin lotuta doa bisitariaren asebetetzea eta poztasuna.

Gehiago irakurri

2016an Geoparkeak Europako Geoparkeen Sareko Koordinazio Batzarra hartuko du

2016an Geoparkeak Europako Geoparkeen Sareko Koordinazio Batzarra hartuko du

2015/09/25

Asteazken honetan eman da erabakiaren berri Finlandian, Europako Geoparke guztiak Rokua Geoparkean egiten ari diren batzarrean.

Gehiago irakurri

"Olarro Eguna" ospatuko da irailaren 19an

"Olarro Eguna" ospatuko da irailaren 19an

2015/09/03

Olagarroa jan, bertako ohiturak ezagutu eta jai giroan eguna pasatzeko aukera aproposa!

Gehiago irakurri

Bihar, ekainak 18, Grampian Devotion itsasontziaren itsasoratzea dela eta, ezingo da itsasadarrean ibili

Bihar, ekainak 18, Grampian Devotion itsasontziaren itsasoratzea dela eta, ezingo da itsasadarrean ibili

2015/06/17

Bihar itsasoratuko da Grampian Devotion itsasontzia. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde politika Sailak itsasadarrean 16:00etatik 18:00etara bitartean itsasadarrean ez nabigatzeko eta igerian ez ibiltzeko deia egin du, herritar ororen segurtasuna bermatzeko.

Gehiago irakurri

Ondare geologikoari buruzko XI. biltzarra hasi da Euskal Kostaldeko Geoparkean

Ondare geologikoari buruzko XI. biltzarra hasi da Euskal Kostaldeko Geoparkean

2015/06/10

Atzo hasi eta ekainaren 13ra arte, Ondare Geologikoari buruzko XI. biltzarrak estatu osotik, Portugaletik eta Hego Amerikatik etorritako 150 aditu batuko ditu egunotan Zumaian, SGE erakundeak sustatuta.

Gehiago irakurri

Bihartik irekita izango da komentuko erromesen aterpea

Bihartik irekita izango da komentuko erromesen aterpea

2015/06/02

Aurten ohi baino denbora luzeagaoan izango da irekita, lau hilabetez. Irailaren 30a arte izango da irekita.

Gehiago irakurri

Martxoaren 7an haurrentzako "Hegazti migratzaileen ginkana" Algorri Interpretazio zentroan

Martxoaren 7an haurrentzako "Hegazti migratzaileen ginkana" Algorri Interpretazio zentroan

2015/03/05

Hilero zumaiarrentzat antolatu ohi dituzten ekintzetako bat izango da. Ginkanan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Gehiago irakurri