Biharko Zumaiarako Boga 2015-2025 Plan Estrategikoa

Zumaiako Udalak, Plan Estrategikoaren behin betiko aurkezpena 2016ko irailaren 28an egingo dela aurreratu du eta bertan, urtean zehar egindako bileren emaitzen eta ondorioen berri emango zaie herritarrei.

http://zumaia.eus/eu/albisteak/zumaiako-plan-estrategikoa-irailean-aurkeztuko-da

 

Egunerokotasunetik begirada jaso eta epe ertain-luzeko ikuspegiarekin lantzeko abiatu du Zumaiako Udalak 'Biharko Zumaiara Boga 2015-2025 Plan Estrategikoa'. Etorkizuneko herri-eredua zehazteko hausnarketa-prozesua da hau, eta 2015-2025 epealdian aurrera eman beharreko estrategia definitzea du helburu.

Estrategia orokorrak definitzeko garaian, Udalak ezinbestekotzat jotzen ditu hiru lan ildo. Beraz, ordezkari politikoekin, udaleko teknikariekin eta adituekin eta herritarrekin elkarlanean definitu nahi da proiektua. 

 

Dokumentazioa

Egutegia
Argazkiak

 

 

Egin ekarpena