Jai Alai zesta punta txapelketako final erdietako partiduak jokatuko dira ostiral honetan

2019/09/18

Irailaren 20an, ostiralean, jokatuko dira Aitzurin Jai Alai txapelketako final erdietako partiduak. Sarrerak salgai daude kiroldegian, 10 euroren truke.

Ostiral honetan bi partidu jokatuko dira Zumaiako Aitzuri frontoian: Egiguren eta Lopez zumaiarra, Olharan eta Minvielleren aurka; eta, Goikoetxea eta Irastorza, Cosme eta Etchetoren aurka. Partiduetako bakoitza irabazten duten bikoteek jokatuko dute finaleko partida, hilaren 27an.

Cosme Agirre, Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea zesta puntalari zumaiarrek jokatuko dituzte, besteak beste, final erdietako partiduak. Goikoetxea eta Cosmek elkarren aurka jokatuko dute partidua, beren bikoteekin batera.

Ostiralera bitartean sarrerak salgai egongo dira kiroldegian. Egunean bertan, lehiatilan erosi ahal izango dira.

Txapelketaren inguruko informazio gehiago lotura honetan.