Administrari bat behin behineko izaeraz kontratatuko du Zumaiako Udalak

2020/01/09

Deialdiaren bidez, bestelako administrari postuetan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko lan poltsa ere osatuko da. Deialdi publikoan parte hartzeko eskaerak urtarrilaren 28ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, udaletxean bertan zein internet bidez.

Zumaiako Udalean martxan jarriko den HAZ Herritarrentzako Arreta Zerbitzua osatzeko helburuarekin egin du Zumaiako Udalak administrari lan-postuaren deialdia.

Deialdi honen bidez, administrari bat behin behineko izaeraz kontratatuko du Udalak. Horrekin batera, Udalean administrari-mailako lanpostuetan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa osatuko da.

Eskaerak urtarrilaren 28ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, udaletxean bertan eskaera orria aurkeztuta zein internet bidez:

 

Deialdiaren inguruko informazio guztia: Administrari bat behin-behineko izaeraz kontratatzea eta bestelako postuetan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzea