Autobus zerbitzua (Kursaal)

Noiz
Maiatzak 29, 19:00etan

"Giselle" dantza ikuskizuna ikustera joateko zerbitzua

Compañía Nacional de Danza
"Giselle"
Joaquín de Luz, koreografia
Adolphe-Charles Adam, musika

Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berria aurkezten du. Ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe, bertsio honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak.  

Sarrerak
: 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €


Prozedura
:

- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus

-  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Zumaia: alondegia@zumaia.eus / 943 861056
Getaria: info@getariaturismo.eus / 943 140957
Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943 005120
Orio: orioturismo@gmail.com / 943 835565

- Autobusaren ordutegia eta geldialdia honakoak dira:
Zumaia: 17:40, zineko autobus geltokia
Getaria: 17:50, autobus geltokia
Zarautz: 18:00, Batzoki aurreko autobus geltokia
Orio: 18:10, autobus geltokia

- Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Zumaia: 943 861056 / Getaria: 943 140957 / Zarautz: 943 005120 / Orio: 943 835565).

Behin beharrezko erreserbak eginda, ikuskizunaren egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera horien kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

- Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) maiatzaren 23an amaituko da.

- Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)