Forondako ikastaroak ez dira kobratuko etenda dauden bitartean

2020/03/27

Udalak antolatzen dituen Forondako ikastaroen kasuan, ikasleek ez dituzte jaso gabeko klaseak ordaindu beharko. Diru-itzulketak Covid-19ak sortutako krisi egoera arintzean egingo dituzte.

Zumaiako Udaleko Kultur Sailak antolatzen dituen Forondako ikastaroak ere etenda daude Covid-19ak sortutako egoera dela-eta. Hori dela eta, ikasleei jaso ez dituzten klaseak ez zaizkiela kobratuko adierazi dute Udalaren izenean.
Horietako klase batzuk ekainean egiteko aukera aztertzen ari da Kultur Saila, baina egoera noiz arte luzatuko den argitu bitartean ez dute erabakirik hartuko. Orduan egingo dituzte egin beharreko diru-itzulketak. Bitartean ikasleek ez dute ordainketa gehiagorik egin beharko.
Edozein zalantzatarako alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi edo 943861056 telefono zenbakira deitu dezakete herritarrek.