Abian da 2019ko inauterietako kartel lehiaketa
Kartelak Alondegia kultur etxean aurkeztu daitezke otsailaren 7ra bitarte
Oinarriak:
- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2019".
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
- Teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, otsailaren 7a baino lehen.
- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 13tik martxoaren 4ra.
- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
- Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.