Elkano Itsas Herria 1522-2022

Noiz
Uztailak 8-11
Non
Moilaberria

Elkano Fundazioak eta Euskal Itsas Museoak antolatutako zeharkaldi kulturala

2022an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zionetik. Urtemugarekin bat eginez, Elkano Itsas Herria kultur proiektuak euskal kostaldea zeharkatzen ari da maiatzaren amaieratik irailera arte. Uztailaren 8tik 11ra Zumaian izango da.

Elkano Fundazioak eta Euskal Itsas Museoak antolatutako zeharkaldi kultural honek euskal herriak itsasoarekin duen lotura berreskuratu nahi du. "Juanita Larando" itsasontzia, Albaolako Aprendiztegi erriberako aroztegi eskolan eraiki den XVIII. mendeko ontzi patatxe baten erreplika, portuz portu ibiliko da kostalde osoan.

Moilaberrian izango diren erakusketa eta informazio puntuez gain honako jarduera hauek nabarmen daitezke:

*Komentuan, Beheko plaza abesbatzak eskainiko duen kontzertua uztailaren 8an 20:00etan

*Arraunketa irteerak 11:00 eta 13:00etan uztailaren 9an