Gazteen apustuei buruzko hitzaldia eskainiko du Ana Isabel Estevezek Guraso Eskolaren programazioaren baitan

2019/04/03

¿Por qué apuestan las y los jóvenes? hitzaldia, gaztelaniaz izango da, apirilaren 10ean, 18:30ean, Alondegian. Hitzaldiak helburu du, gazte eta nerabeen artean kirol apustuetarako joeraren gorakadak dakartzan arazoen inguruan hausnartzea.

Gazteen apustuei buruzko hitzaldia antolatu du Udalak Guraso Eskolaren programazioaren baitan. Gazte eta nerabeen kirol apustuetarako joerak gero eta arazo gehiago sortzen ditu, eta ondorioak ikusten dira hezkuntzan, gizartean, kulturan eta osasunean. Hitzaldiak helburu du, arazo honen inguruan eta baita honek hezkuntzan, gizartean, kulturan nahiz osasunean dituen ondorioen inguruan hausnartzea.

¿Por qué apuestan las y los jóvenes?  hitzaldia, gaztelaniaz izango da eta Deustuko Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoen saileko irakasle titularra den Ana Isabel Estevez Gutierrezek eskainiko du, apirilaren 10ean, 18:30ean, Alondegian. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.