Liburutegiko maileguen entrega epeak luzatu ditu Irakurketa Sare Publikoak
Mailegu guztien entrega epeak luzatu dituzte Zumaiako liburutegiko arduradunek, Covid-19a dela-eta sortutako egoera arindu bitartean. Hala, martxoan edo apirilean liburuak zein bestelako euskarriak entregatu behar zituztenei epeagatik ez kezkatzeko adierazi diete Udalaren izenean.
Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenaren arabera, alarma egoera baino lehen maileguan hartutako liburuen entrega-epeak luzatzea erabaki du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak. Maileguan hartutako liburuak zein bestelako euskarriak martxoan edo apirilean entregatu behar zituzten herritarrek konfinamendu neurriak amaitzean eraman beharko dituzte bueltan liburutegira.
Albiste erlazionatuak
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11