Cuenta cuentos

Cuándo
Viernes, 29 de octubre, 17:30 - INSCRIPCIONES: haurliburutegia@zumaia.eus (máx. 2 pax.)

ARMENIA, BRASIL ETA SUEDIAKO IPUINAK HASMIK MINASIAN, JEISIANE KATIA FERREIRA eta ANDERS LANZÉN

Munduan zeharreko ipuinak, zumaiarren ahotik Zumaiako haurrentzat

4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saio bereziak antolatu ditu Zumaiako Udalak, zenbait herritar eta eragilerekin elkarlanean. Jatorrizko hizkuntzan kontatuko dituzte ipuinak, eta euskarara ekarriko dituzte jarraian.

 

Txina, Maroko, Paraguai, Frantzia, Senegal, Andorra, Britainia Handia, Armenia, Brasil eta Suediatik ekarritako ipuinak ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako haurrek urriaren 15ean, 22an eta 29an. Jatorri ezberdinetako zumaiarrek munduan zeharreko ipuinak kontatuko dizkiete, euren jatorrizko hizkuntzan. Ondoren, euskarara ekarriko dituzte ipuinak. Esti Curiel aktore zumaiarra izango da kontakizun horiek guztiak harilkatuko dituena, eta saio bakoitzaren hasieran Musika Eskolako musikariek pieza bat eskainiko dute.

 

Hizkuntza ugari entzuteko aukeraz gain, herrialde askotako kultura, tradizio eta ondarea ezagutzeko aukera aparta eskainiko dute ipuin kontaketek. Zumaiako Udaleko Kultur Sailak eta Berdintasun eta Aniztasun Sailak Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatu du ekimen berezi hau, eta lagun izan ditu herritar ugari. Honakoak dira ipuinak kontatuko dituzten herritarrak: Fu Chensi, Asmae Akrikez, Lidia Mariana Escobar Figueredo, Sebastian Cartier, Sambou Diaby, Thais Torra, Roanna Larsen, Hasmik Minasian, Jeisiane Katia Ferreira eta Anders Lanzén.

 

Ipuin kontaketetara joateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, plaza kopurua mugatua izango delako. Ipuin kontaketa bakoitza baino bi egun lehenago eman beharko da izena, haurliburutegia@zumaia.eus helbidera idatzita.