2009 Kaleko pintura lehiaketa

Noiz

Lehiaketa 2009ko abuztuaren 15ean ospatuko da eta goizeko 11:30etatik aurrera haurrentzat Pintura Tailerra egongo da Kofradian

 

Margo lanak, kalean eta antolatzaileek seinalatutako eremuen barruan egin beharko dira. Teknika eta gaia parte hartzaileen aukeran gelditzen dira.

Lanerako euskarriak zigilatzea Alondegian (Oxford) egingo da goizeko 9etatik 11ak bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.

Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.

Bukatutako lanak Oxforden aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00ak bitartean, egilearen datuekin batera.

Parte hartzaile bakoitzari bazkari txartel bat emango zaio. Parte hartu ez dutenek 15€ ordaindu beharko dute. Bazkaria 14:30ean izango da.

Sari banaketa arratsaldeko 6etan izango da, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango delarik. Sariak honako hauek izango dira:

1go saria - 800€

2. saria - 500€

3. saria 500€

Herriko saritu gabeko lehen klasifikatuarentzat 250€. Haur guztiek oroigarri bat jasoko dute.

Sari hau ezin izango zaio eman egile berari bi urtez jarrain. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko. Lehenengo hiru sariak, udalaren jabegora pasako dira. Aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo du erakusketa honetarako. Lehiaketa hontan parte hartzeak arau guzti hauek onartzea dakar.

 Jaitsi oinarriak PDF formatuan.

 

Arratsaldean, haurren txanda

16:30etik hasita, haurrentzat Pintura Tailerra egingo da. Bertan, beren pintatzeko gaitasunak garatu ahal izango dituzte txikienek.