Agenda


EUSKARAREN ASTEA + EUSKARALDIA
2018/11/23 20:00 - 2018/12/03 — ZumaiaEuskaraldiko Batzordearekin elkarlanean, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filma, emanaldiak, Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren sari banaketa… Aurten, gainera, oso aste berezia izango da, 11 egunekoa, bat egingo duelako Euskaraldiarekin.

Kontzertua: Andra Mari + San Pedro abesbatzak
2018/12/01 20:30 — ParrokiaKontzertu berezia San Pedro parrokian: Errenteriako Andra Mari abesbatza ospetsuak eta herriko San Pedro abesbatzak ahotsak batuko dituzte Gabonetako kutsu handia izango duen kontzertu bat eskaintzeko. Egitarauan Camille Saint-Saens musikagile frantziarraren 'Oratorio de Noël' eta bestetik Tomás Aragüesek idatzitako 'Suite de Navidad'.