Agenda

RSS icon
2020/11/22-ko hitzorduak
Dokumentala: 'Azaroak 15, itsasoak utzia'

Dokumentala: 'Azaroak 15, itsasoak utzia'

Azaroak 22, igandea, 13:00. AGORTUTA! Gonbidapenak (2 pertsonako) Turismo Bulegoan, azaroak 17tik aurrera Aita Mari zinema

GONBIDAPENAK AGORTUTA! Azaroaren 15ean bete ziren 60 urte Paoleko barran 6 mutiko eraman zituen ezbehar latza gertatu zenetik, eta gogoratzeko egitasmoen artean ‘Azaroak 15, itsasoak utzia’ dokumentala estreinatu zen, senide eta lagunei zuzendutako ekitaldi berezian. Azaroak 22 igande eguerdian berriz, dokumentala ikusteko aukera izango dute herritarrek, eta horretarako gonbidapenak hartu beharko dituzte (bakoitzak 2 gehienez) Turismo Bulegoan.

Gehiago irakurri

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Azaroak 13 - Abenduak 7 Oxford aretoa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Gehiago irakurri

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30