Agenda

RSS icon
2020/11/27-ko hitzorduak
Antzerkia: '¡Ave, Osos!', El mono habitado [gaztelaniaz]

Antzerkia: '¡Ave, Osos!', El mono habitado [gaztelaniaz]

Azaroak 27, ostirala, 19:00. Sarrerak 9,5€/6€ aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) Aita Mari

[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA]. Etxe bat obretan, non "hartz" bikote bat bizi den, berrogeiak beteak dituzten bi gay, alegia. Halako batean, leihotik ustekabeko bisita bat iristen da, Mesias berri baten gurasoak izateko aukeratuak direla iragarriko dien usoa.

Gehiago irakurri

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Azaroak 13 - Abenduak 7 Oxford aretoa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Gehiago irakurri

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30