Agenda


Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok
Azaroak 13 - Abenduak 7 — Oxford aretoaLau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Zine forum: 'About Endlessness' (Sobre lo infinito)
Abenduak 2, ASTEAZKENA, 19:00 — Aita MariJBA. Zuzendaria: Roy Andersson