Agenda

!['Baga, biga, higa' emanaldia [EUSKARALDIA] 'Baga, biga, higa' emanaldia [EUSKARALDIA]](https://zumaia.eus/eu/agenda/baga-biga-higa-emanaldia-euskaraldia/@@images/17d01547-fd45-4130-8923-2c4444fba3c2.jpeg)
'Baga, biga, higa' emanaldia [EUSKARALDIA]
Abenduak 3 (osteguna). 10:00 — Aita Mari zineaDBH 4ko ikasleei zuzendutako ekitaldia.
![Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketaren sari banaketa eta 'Agur eta dolore' antzezlana [EUSKARALDIA] Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketaren sari banaketa eta 'Agur eta dolore' antzezlana [EUSKARALDIA]](https://zumaia.eus/eu/agenda/julene-azpeitia-32-ipuin-lehiaketaren-sari-banaketa-eta-agur-eta-dolore-antzezlana-euskaraldia/@@images/85ab1bd0-266c-404d-8e4c-655e8343f219.png)
Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketaren sari banaketa eta 'Agur eta dolore' antzezlana [EUSKARALDIA]
Abenduak 3 (osteguna). 19:00 — Aita Mari zineaGonbidapenak turismo bulegoan.

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok
Azaroak 13 - Abenduak 7 — Oxford aretoaLau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.