Agenda

RSS icon
2020/06/27-ko hitzorduak
Sanpedrotan Tomaxen abenturak:'Azken balea'

Sanpedrotan Tomaxen abenturak:'Azken balea'

Ekainaren 27, 18:00 Beheko plaza (eguraldi txarrarekin, Zumaiena)

San Pedro berezi hauetan plazako lehen emanaldian umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztundako lana, 4 urtetik aurrerako haurrei zuzendua. Osasuna zaindu eta ohitura berriak hartzen joan beharko dugu: gonbidapenak hartu beharko dira bezperan, distantzia gorde, eserita egon une oro, maskara jarri... Leku mugatuak egongo dira, eta elkartasunez jokatzeko, mesedez erabiliko dituzuen gonbidapenak soilik eskatu. Eta kontuan hartu ikusleentzat sortuko den eremuan ezingo dela kotxezitorik sartu.

Gehiago irakurri

Sanpedroak 2020

Sanpedroak 2020

Ekainaren 27tik 29ra Beheko plaza (eguraldi txarrarekin, Zumaiena)

Bereziak izango dira aurtengo sanpedroak: uda honetan ere kultur ekitaldiek hartuko dituzte Zumaiako kaleak, baina arduraz eta elkartasunez jokatu eta osasuna zainduz halabeharrez. Hain juxtu San Pedro jaiekin hasiko gara ohitura berriak hartzen: gonbidapenak hartu beharko dira bezperan, distantzia gorde, eserita egon une oro, maskara jarri... Baina hori bai, eguraldiak laguntzen duenetan Beheko plazan izango dira ekitaldiak (eta bestela, Zumaienan)

Gehiago irakurri

Erakusketa:'Haitzaren gibeletik', Zigor Garcia

Erakusketa:'Haitzaren gibeletik', Zigor Garcia

2019/06/19 - 2019/07/05 Oxford aretoa

Azken hilabeteetako etenaren ondoren, ekainaren 19tik aurrera Oxford artelanez beteta ikusiko dugu berriro: Zigor García sanpedrotarraren ‘Haitzaren gibeletik’ zeramika garaikidearekin ekingo zaio berriz erakusketen programazioari.

Gehiago irakurri

« Uztaila 2020 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031