Agenda

RSS icon
2020/06/28-ko hitzorduak
Sanpedroak 2020

Sanpedroak 2020

Ekainaren 27tik 29ra Beheko plaza (eguraldi txarrarekin, Zumaiena)

Bereziak izango dira aurtengo sanpedroak: uda honetan ere kultur ekitaldiek hartuko dituzte Zumaiako kaleak, baina arduraz eta elkartasunez jokatu eta osasuna zainduz halabeharrez. Hain juxtu San Pedro jaiekin hasiko gara ohitura berriak hartzen: gonbidapenak hartu beharko dira bezperan, distantzia gorde, eserita egon une oro, maskara jarri... Baina hori bai, eguraldiak laguntzen duenetan Beheko plazan izango dira ekitaldiak (eta bestela, Zumaienan)

Gehiago irakurri

Sanpedroetan zinema:'Turuleka oiloa'

Sanpedroetan zinema:'Turuleka oiloa'

Ekainak 28 eta 29, 17:00 Aita Mari

Sanpedroekin Aita Mari zinemak ateak zabalduko ditu berriz. 'Turuleka oiloa' filmaren bi saio eskainiko dira haurrentzat, igandean eta San Pedro egunean, doan. Takilla ez da irekiko: gonbidapenak saio bakoitzaren bezperan banatuko dira Turismo bulegoan, pertsonako 4 gonbidapen gehienez. Ikusle kopurua mugatuta eta osasun neurriak beteta bada ere (distantzia, maskara...), bueltan da pantaila handiaren gozamena!

Gehiago irakurri

Erakusketa:'Haitzaren gibeletik', Zigor Garcia

Erakusketa:'Haitzaren gibeletik', Zigor Garcia

2019/06/19 - 2019/07/05 Oxford aretoa

Azken hilabeteetako etenaren ondoren, ekainaren 19tik aurrera Oxford artelanez beteta ikusiko dugu berriro: Zigor García sanpedrotarraren ‘Haitzaren gibeletik’ zeramika garaikidearekin ekingo zaio berriz erakusketen programazioari.

Gehiago irakurri

« Uztaila 2020 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031