Agenda


Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua
Abuztuak 2 — Zumaiena aretoaDatorren abuztuaren 2an, Zumaiako Nazioarteko XXXVI. Musika Jaialdiaren barne, eta jaialdiko orkestra egoiliarra bezela, Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertu ederra izango dugu. Kontzertua Zumaiena Ikastetxeko Antzokian izango da 19:30ean eta Elgarren Enigma Variations eta Rachmaninoffen Symphonic Dances izango dira entzungai, George Morton eta Ian Farringtonek eginiko ganbara bertsioetan, Alain Ayerdiren zuzendaritzapean. Sapere Aude Sinfoniettaren kontzerturako sarrerak erosi beharko dira.

UDAKO AGENDA KULTURALA
Uztaila-iraila — ZumaiaHemen uda honetan udarako agenda kulturala, 36. Musika Jaialdia barne. Osasuna zaintzeko neurri bereziak hartuko dira (edukiera mugatua eta gonbidapenak, segurtasun distantzia, maskara...), baina aurten ere kulturaz gozatzeko aukera ugari egongo dira Zumaian, eta astebururo ekimenak egongo dira. Musika Jaialdiko gonbidapenak Turismo Bulegoan banatuko dira uztailak 29tik aurrera, eta saio batzuetakoak agortu dira dagoeneko.