Agenda


Erakusketa:'Izotz ertzak', Keixeta
Abuztuak 14 - 30 — Oxford aretoaErakusketaren muina Izotz mendiak oinarritzat hartuta aurtengo udaberrian konfinamenduan sortutako margo eta portzelanazko eta zeramikazko eskulturak dira, materialak eskaintzen dituen baliabide plastikoak erabiliaz (txuritasuna, hauskortasuna, gardentasuna); bere ohiko forma tubularren bitartez pitzadurak eta hausturak behartzen dizkie eskulturei, itxura iragankorra emanez. Joan dira 8 urte Keixetak Alondegian azken erakusketa egin zuenetik, eta nabarmena da harrezkero zeramika piezek hartu duten protagonismoa: pintura eta zeramikaren artean harremanak sortzen dira, bata bestearen lagungarri eta era berean independiente.

Kontzertua: Anari
Abuztuak 22, 19:30. Gonbidapenak bezperatik Turismo Bulegoan — Herri Eskolan, eta eguraldi txarra balego Zumaienan[*ALDAKETA: ZUMAIENAN IZANGO DA. ETA GONBIDAPENAK AGORTU DIRA] Gonbidapenak bezperatik Turismo Bulegoan (10:00 - 14:00 // 15:00 - 19:00). Pertsonako bina gonbidapen gehienez. Ikusleen sarrera GKN inguruko atetik izango da eta emanaldian zehar segurtasun neurriak zainduko dira: distantzia, maskara, norbere tokian eserita egon beharra etab.