Agenda

![Organo eta txistu kontzertua [SARRERAK AGORTUTA] Organo eta txistu kontzertua [SARRERAK AGORTUTA]](https://zumaia.eus/eu/agenda/organo-eta-txistu-kontzertua/@@images/bb9e1618-2817-4747-9c8b-d0d89edfce01.jpeg)
Organo eta txistu kontzertua [SARRERAK AGORTUTA]
Abuztuak 3 — ParrokiaOrganoa eta txistua, haizearen soinuak… Askotan mundu ezberdinetako parte bezala ikusi ditugu: seriotasuna eta eliza batetik, alaitasuna eta festa bestetik. Ekitaldi honetan, ordea, horien soinuak uztartuko dituzte Garikoitz Mendizabal eta Mari Karmen Azpeitiak, elkarrizketan eta elkar entzunez. Beraientzat idatzitako musika edota antzinako doinuak XX. edota XXI. mendeetako jantziekin, bi musika tresnek dituzten kolore guztiak agerian jarriz.

UDAKO AGENDA KULTURALA
Uztaila-iraila — ZumaiaHemen uda honetan udarako agenda kulturala, 36. Musika Jaialdia barne. Osasuna zaintzeko neurri bereziak hartuko dira (edukiera mugatua eta gonbidapenak, segurtasun distantzia, maskara...), baina aurten ere kulturaz gozatzeko aukera ugari egongo dira Zumaian, eta astebururo ekimenak egongo dira. Musika Jaialdiko gonbidapenak Turismo Bulegoan banatuko dira uztailak 29tik aurrera, eta saio batzuetakoak agortu dira dagoeneko.