Agenda


'Lanbroa', Yeregitarren erlojugintzaz dokumentala
Urtarrilak 21, osteguna, 19:00. Gonbidapenak urtarrilak 16tik Turismo Bulegoan — Aita Mari zinemaAintzinako erloju astunak, garai batean herriko bizitzaren erdigunean zeudenak. Familia erlojugilea izan dira Yeregitarrak, eta haien istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin batera bizitzaren erritmoa ere. Dokumental laburraren proiekzioa euskaraz izango da eta ondoren solasaldia egongo da Xabier A. Yeregi eta Begoña Arruti egileekin

TAO sistemari buruzko online saioa
Urtarrilak 21. 18:00 — ONLINE (Zoom plataforma). Ez da aurrez izena eman beharko.Herritarrekin batera egindako prozesutik ateratako ondorioak eta ordenantzaren aldaketa proposamenak aurkeztuko dituzte saioan. Parte hartzeko nahikoa izango da urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, online bileraren loturan sartzea.

Erakusketa: 'Amalur', Maider Azurmendi
Urtarrilak 8 - 31 — Oxford aretoaNaturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen du Maider Azurmendik Oxford aretoan kokatu duen eskultura multzoak. Itsas ertzean jasotako egur pusketatik abiatuta lan zeramikoak sortu ditu, ikuslea eskultura garaikidera hurbiltzeko asmoz