Agenda


Antzerkia haurrentzat: 'Kotondarrak', Anita Maravillas
Urtarrilak 24, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) — Aita Mari antzokia[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA] Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Erakusketa: 'Amalur', Maider Azurmendi
Urtarrilak 8 - 31 — Oxford aretoaNaturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen du Maider Azurmendik Oxford aretoan kokatu duen eskultura multzoak. Itsas ertzean jasotako egur pusketatik abiatuta lan zeramikoak sortu ditu, ikuslea eskultura garaikidera hurbiltzeko asmoz

Aita Mari zinema urtarrileko asteburuetan
Urtarrileko asteburuetan, zinema helduentzat. Zineko sarrerak emanaldien aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHelduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Urtarrilean: 'Madame Curie', 'Nieva en Benidorm', 'El inconveniente', 'El manual de la buena esposa' eta 'Perfumes'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik