Agenda

2021/01/03-ko hitzorduak

Antzerkia haurrentzat: 'Botadun katua', Glu Glu
Urtarrilak 3, igandea. BI SAIO: 12:30+16:30. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) — Aita Mari antzokia[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA] Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.

Gabonetako goizetan ipuin kontaketak
Gabonetan, 4 goizetan. Izena eman behar da: haurliburutegia@zumaia.eus — Oxford aretoaGabonetako goizetan 4-8 urte bitarteko umeentzat ipuin kontaketa ziklo berezia antolatu du Zumaiako Udal Liburutegiak Oxford aretoan. Osasun neurriak direla eta, haur guztiek musukoa jarrita egon beharko dute, eta AURREZ IZENA EMAN beharko da.