Agenda


Antzerkia: 'Konpromisoa', Txalo produkzioak
Urtarrilak 30, LARUNBATA, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) — Aita MariSARRERAK AGORTUTA!!!! [*Erne, SARRERAK AURREZ BAKARRIK, TURISMO BULEGOAN. Antzerkietan takilla itxita] Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Diru arazoak, aspaldiko sumindurak eta bai ala bai saldu beharreko apartamentu bat; horiei erantsi itxuraz tentel samarra den erosle bat. Korapilatzen joango den joko maltzur honetan nor ote egiazko biktima?

Erakusketa: 'Amalur', Maider Azurmendi
Urtarrilak 8 - 31 — Oxford aretoaNaturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen du Maider Azurmendik Oxford aretoan kokatu duen eskultura multzoak. Itsas ertzean jasotako egur pusketatik abiatuta lan zeramikoak sortu ditu, ikuslea eskultura garaikidera hurbiltzeko asmoz

Aita Mari zinema urtarrileko asteburuetan
Urtarrileko asteburuetan, zinema helduentzat. Zineko sarrerak emanaldien aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHelduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Urtarrilean: 'Madame Curie', 'Nieva en Benidorm', 'El inconveniente', 'El manual de la buena esposa' eta 'Perfumes'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik