Agenda


Hitzaldia:'Euskara turismoaren olatuan', Goizane Arana eta Asier Basurto
Otsailak 17 asteazkenean, 18:30 — Oxford aretoaGoizane Arana Arexolaleiba eta Asier Basurto Arrutiren hitzaldia, Gorka Zabaletak bideratuta, 'Euskara, bestela ez gara' zikloan. Izen-emateak: euskara@zumaia.eus // 943865025 (616 luz.)

Erakusketa: 'Zenbat jende kabitzen da bihotz batean?' Aran Santamaria
Otsailak 7 - 28 — Oxford aretoaAspaldiko partez Alondegian erakusketa jarri du Aran Santamaria zumaiarrak, eta azken urteetan lantzen diharduen liburu eraldatuez gain, klorofila, ipurtargi ezkutuak, etxealdiaren arrastoak, irudimena eta gauza ñimiñoen edertasuna topatuko ditu bisitariak, erakusketa jostalari honetan. Eta han hemenka, Aran Santaren unibertsoaren parte ere badiren Bixtente Ameztoi, Harkaitz Cano, eta Agnès Vardaren oihartzunak